Lokailu eta juntagailuen mahai jolasa

08/05/2023

Creado por

Idioma

Euskera

Descripción

Euskarazko lokailu eta juntagailuak ikasteko baliabidea:

  • Giltzarria: bost motatako lokailu eta juntagailuak sailkatzen ikasteko.
  • Mahai jolasa: 98 txartel eta bi tamainako jolas-taula (A3 zein A4).

Instrucciones

Material hau bi baliabide ezberdinez osatuta dago lokailu eta juntagailiak era ezberdin eta ludikoago batean lantzeko:

A) Lokailu eta juntagailuen giltzarria. Giltzarri honetan bost motatako lokailu eta juntagailuak ikasi eta sailkatu ahalko dituzu: emendiozkoak, hautakariak, aurkaritzakoak, ondoriozkoak eta kausazkoa. Horretarako laukiak moztu eta belkro bidez itsatsi beharko dituzu.

B) Lokailu eta juntagailuen mahai jolasa. Mahai jolas honetan 98 txartel eta bi jolas-taula aurkituko dituzu (A4 eta A3) eta horietan lau motatako laukiak bereizten dira:

  1. Aukera anitzak:  esaldia osatzeko lokailu edo juntagailu egokia aukeratu beharko dituzu a, b edo d aukeren artean.
  2. Hutsuneak bete: esaldia osatzeko lokailu edo juntagailu egokia pentsatu beharko duzu.
  3. Sinonimoa bilatu: esaldian azpimarratuta agertzen den hitza beste batengatik ordezkatu beharko duzu.
  4. Saria

Jolastea oso erraza da: jaurti dadoa, zure fitxa mugitu eta tokatzen zaizun laukiaren koloreko txartela atera; ikasitakoa praktikan jartzeko!

INFORMAZIO BALIAGARRIA:

  • Formatoa: PDF
  • Orrialde kopurua: 24
VER INSTRUCCIONES COMPLETAS

3,50€

Comprar